Gordegiako argazki erakusketa

2021 / 10 / 03

Gordegiako teilakideek haien webgunetik auzora atera dituzte artxibategiko hainbat argazki, Egiako taberna eta txoko ezberdinetan erakusketak jarriz. Orain, Teila Fabrikan daukagu argazki erakusketa, urriaren 29ra arte; hainbat aurpegi ezagun ikusteaz gain, auzoko historiaren erakusgarri diren argazki-altxorrak daude bilduman.

Astelehenetik ostiralera 10:00-18:00 bitartean dago ikusgai, animatu zaitezte etortzera!