TALDE PROZESUEN FAZILITAZIOA formakuntzarako izen ematea zabalik

2023 / 06 / 16

Talde prozesuen fazilitazioaren inguruko formakuntza izango dugu 2023ko urrian hasita. Dagoeneko aurrematrikula zabalik dago eta ekainaren 30era arte izango da aukera izena emateko. Jarduera kolektiboan ari den edota interesa duen pertsona orori zuzendutako ekimena da. Kolektiboki modu osasuntsuan jarduteko lan tresna oso interesgarriak geureganatu ahal izango ditugu: komunikazioa, emozioen kudeaketa, botereak eta rolak, gatazken jatorria eta erabakitze prozesuak, besteak beste.

Guztira 8 modulo izango dira eta horietatik lau Teilafabrikan garatuko dira. Gainerako lauak Bilbon izango dira, Wikitokin.

Izena formulario honetan eman behar da:

https://forms.gle/FUqhLbpnd1af7CYx6

Informazio gehiagorako posta elektroniko honetara jo behar da:

fazilitazioabido@gmail.com

Oharra: Ikasturte honetan ere Teilakide edota Teilalagun bat edo bik formazioko “bekadun” izateko aukera izango dute.