Teila Fabrikak 2 urte bete zituenekoa

2021 / 06 / 21

2021eko ekainaren 7an Teila Fabrikak 2 urte bete zituen eta beta aprobetxatu nahi izan genuen auzora irten eta hainbat eragileri Teila Fabrika ezagutarazteko, gure asmoak adierazteko, ateak irekita dituzuela jakinarazteko eta elkarlan eremuak bilatzen hasteko. Egun horren oroitzapen ederra dugu eta gogoratu nahi izan dugu bideo honen bitartez. Mila esker berriz gerturatu zineten guztioi, eta bereziki, Gordegiari, Urko Pikazari, Pelaxi eta gitarra jotzera animatu zineten guztioi 😉