Palestinako sarraskia salatzeko irakurketa dramatizatua izan dugu Teila Fabrikan, azaroaren 24an. Fito Rodriguezek idatzitako ´Xalimen hiria´ liburua birmoldatu eta aktore ezagunen ahotik entzun ahal izan zituzten liburuan Teila Fabrikara gerturatu ziren ikusleak. Dorleta Urretabizkaia, Inazio Tolosa, Klara Badiola eta Asier Hernandezek lan bikaina egin zuten testua interpretatzerako garaian. Hona hemen emanaldiaren grabaketa, www.booktegi.eus ekimenaren eskutik etorri dena.