ELIKADURA BURUJABETZA HILABETEA: AMILLUBI, LABORE TXINGUDI eta BASAJAUN SUKALDE KOMUNITARIOA

2024 / 05 / 27

ELIKADURA BURUJABETZAREN HILABETEA izan da maiatzan EGIA AUZOAN. Egia auzoan elikadura burujabetzaren inguruan ematen ari diren urratsak eta gaia lantzeko dauden gogoak hauspotzeko helburuz antolatu dira jardunaldiak, eta jarraian, jardunaldian parte hartu zuten eragile ezberdinek egindako ekarpenak jaso nahi izan ditugu.

Maiatzaren 23an AMILLUBI proiektuko Oihana Usabiaga eta Ane Aranburu izan genituen, esku artean duten proiektuaz eta erronketaz hitz egiten.

Gipuzkoan, Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserrian eta bere lurretan herein nahi du hazia proiektuak. Bertako lurrak, meandro lur emankorretan kokatuak, eskuratzeko lanean dihardute ekarpen kanpaina bat medio. Helburua Amillubi baserria eta bere lurrak erosteaz gain, ondorengoan elikagaiak bermatu nahi dituzte, gelditzen diren lur emankorrak babestuz.

Hitzaldia osoa honako loturan aurkituko duzue:

Bestetik, maitzaren 28an, LABORE-Txingudi proiektuko Oihana Ogallar eta BASAJAUN Sukalde Komunitarioko Unax Segues Intxausti eta Aitor MInaya Alonso izan genituen Teila Fabrikan. Lehen proiektua Irunen kokatua dagoen bertako produktuen denda moduan konfiguratu da, baina horrez gain elikadura burujabetzaren inguruko proiektu oso interesgarriak ere ari da garatzen. Basajun Sukalde Komunitarioa, Donostialdean nodo ezbedinak dituen sukalde proiektua da. Bertako produktuak eskaintzen ditu sukaldatuta, tuperretan. Erabiltzaileek asteroko eskaria egiten dute.

Gonbidatuez gain, BERTATIK proiektuko ordezkari bat ere izan zen aurkezpenean. Jarraian, eragile ezberdinen ekarpenak entzun ahal izango ditugu, batez ere, proiektu eta ekimen ezberdinak saretzeko aukeraz aritu ziren, mahainguruaren azken tarte honetan. BERTATIK, bertako produktuak Gipuzkoako etxe eta suldeetara eramateko helburua duen proiektua da, eskaintza gastronomiko zabal baten bidez. Proiektuan, bazterketa arriskuan dauden gizarte sektoreak integratu dituzte.

Ekimen hau Teila Fabrika, Amillubi, Labore Txingudi, Basajaun Sukalde Komunitarioa, Egiako Azoka Txikia eta auzoan gaiaren inguruan interesa duten hainbat herritarren artean antolatu dugu, Farapiren bidelaguntzarekin.

Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundundiak babestu ditu.