2022-2023 ikasturtean, lehen aldiz, Talde Prozesuen Fazilitazioaren oinarrizko maila euskaraz egiteko aukera ere egongo da, Bilbo (Wikitoki) eta Donostiaren (Teila Fabrika) artean.
Zer da Talde Prozesuen Fazilitazioa?
Talde prozesuen Fazilitazioa tresna, gaitasun eta marko teorikoen multzoa da. Ezagutza hauen bitartez, taldeetan bizi ditugun prozesuak kokatu eta hobeto ezagutuko ditugu. Talde bati bere helburuen lorpenean gidatzeko artea ere bada. Pertsonak, prozesuak eta helburuen arteko oreka bilatzen du. Fazilitazioa, rol bat da eta rol bat den heinean, guztiok landu eta ikasi ditzazkegun gaitasun multzoa da.
Nori zuzendua dago?
Jarduera kolektiboan ari den edota interesa duen pertsona orori: ekintzale, elkarte, lantalde, mugimendu sozial edota politiko, kooperatiba, komunitate, GKE eta abarrei zuzendua.
Ordutegia
Ostiralak 16:30-20:30
Larunbatak 09:30-14:00, 15:30-20:30
Izen-ematea eta informazio gehiago: fazilitazioabido@gmail.com
Moduluen edukiak
150 orduko ikastaroa, IIfacek akreditatua. Taldeen hainbat eremuetan murgilduko gara euskaraz teoria eta dinamiken bidez:
• Taldea eta Fazilitazioa (Urriak 21-22, Bilbo)
Talde espazioari erreparatuko ditugu. Zer da talde bat? Zein prozesu biziko ditugu? Taldearen mugak eta ahalmenak landuko ditugu. Fazilitazioaren funtzioak eta lan eremuak ezagutuko ditugu.
• Boterea, rolak eta maila (Azaroak 11-12, Bilbo) Talde batean ematen diren rol ezberdinak ezagutuko ditugu. Boterea eta mailak talde prozesuetan duten eragina landuko dugu. Nola kudeatu gure arteko ezberdintasunak?
• Emozioen kudeaketa (Abenduak 16-17, Donostia)
Emozioei begira jarriko gara hauen funtzioa zein den arakatuko dugu. Nola sostengatzen ditugu emozioak taldeetan? Nola eragiten dute emozioek taldearen bizitzan?
• Komunikazioa, beste ikuspuntu bat (Urtarrilak 13-14, Donostia)
Elkarrizketarako trebetasunak landuko ditugu: komunikazio ez bortitza, feedbaka, entzute aktiboa eta komunikazio estiloak jorratuko ditugu. Nola adierazi eta jaso zaila egiten zaiguna.
• Gatazkaren sua arakatzen (Otsailak 10-11, Bilbo)
Nola kudeatzen ditugu gure arteko ezberdintasunek sortzen dizkiguten tentsioak? Gatazkaren dinamikara gerturapen bat egingo dugu, bere fase ezberdinak ezagutuz. Taldearen bizipenean sortzen dituen ezinegonak arakatuko ditugu.
• Erabakitze prozesuak eta gobernantza (Martxoak 10-11, Bilbo)
Erabakiak hartzeko era ezberdinak ezagutuko eta landuko ditugu. Taldeen egitura eta gobernantza sistemak ezagutuko ditugu. Kontsentsu prozesua ezagutuko dugu. Talde akordio, arau eta mugak lantzeko tresnak ezagutuko ditugu.
• Arakatze kolektiboak (Apirilak 21-22, Donostia)
Nola pentsatzen dugu elkarrekin? Inteligentzia kolektibora gerturapen bat egingo dugu elkarrekin pentsatzeko eta amesteko hainbat teknika ezagutuz. Taldearen sormen eremura sartuko gara modulu honetan.
• Kohesioa eta metagaitasunak (Maiatzak 12-13, Donostia)
Taldearen eta kideen arteko loturak duen garrantzia ezagutuko dugu. Hainbat dinamika landuko ditugu. Baliagarriak izango zaizkigun gaitasunak eta hauen erabilpenak jorratuko ditugu.
Formatzaileak
Garoa Gartziandia Agirrezabala. Nafarroa.
Aise Kooperatibako kidea. Talde prozesuen bidelaguntza formatua, IIFACEk egiaztatua. “Trabajo de procesos” formakuntza egiten ari naiz. “Azken 12 urteetan hainbat kolektibo eta elkartetan parte hartu dut eta gaur egun taldean bizi naiz Nafarroako herri txiki batean. Kolektiboan aritzeak bere aspekturik goxo eta ederrenak eskaintzen dizkit eta baita erronka zail eta mingarriak ere. Elkarbizitzaren txokoak arakatzen nabil. Sormena eta gorputzaren lenguaiak maite ditut”
Alberto Gil Mosquera. Gipuzkoa.
Talde prozesuen fazilitatzailea eta IIFACEko kidea naiz. Polifazetikoa eta jakin-min handikoa naiz. Hainbat ikasketa garatu ditut: Zientzia Politikoak, Ebanisteria, Gaitasun Pedagogiko Ikastaroa, Diseinu Grafikoa, etab. Orain maskulinitate eta genero inguruko ikasketak egiten ari naiz. “Mugimendu sozialetan aritu naiz. Ibilbide horretan taldeen prozesuek eta sor ditzaketen eraginek kezkatu naute: gatazkak, nekea, botere harremanak, gorabehera emozionalak, eta abar. Ildo horretik tiraka, fazilitazioarekin topo egin dut eta bide horretan jarraitzen dut, sakontzen eta ikasten”.