TEILA FABRIKAK COVID19aren aurrean hartutako neurriak

2021 / 02 / 09

TEILA FABRIKAK COVID19aren aurrean hartutako neurriak.

Teila Fabrikan, hainbat neurri hartu ditugu COVID19aren aurrean, aretoetan eta bestelako espazioetan aurrera eramaten ditugun jarduerak lasaitasunez eta bermeekin egin ahal izateko, segurtasun neurri guztiak betez eta guztion osasuna lehenetsiz.

Hauek dira hartu ditugu neurrietako batzuk.

  1. Garbiketa eta desinfekzio lanak maiztasun handiarekin egiten ditugu, batez ere erabilera handiko espazioetan.
  2. Airea berriztatzeko sistema aktibatuta izaten dugu uneoro.
  1. Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa dugu espazioko puntu ezberdinetan.
  2. Aretoetako aforoak murriztu ditugu.
  3. 1.5 metroko distantzia bermatzen dugu pertsonen arteko elkarrekintza guztietan eta edozein jardueretan.
  4. Espazioko eremu ezberdinetan gomendioen eta aforoen kartelak jarri ditugu. Komunikazioa indartu dugu erabiltzaileekin, neurrien berri guztiok izan dezagun. Kontingentzia plan bat ere sortu dugu.
  5. Musukoa eramaten dugu uneoro.
  6. Teila Fabrika barruko zein kanpoko eremuetan pilaketak saihesten ditugu.
  1. Telefonozko eta email bidezko arreta indartu dugu eta telelanari ekin diogu.
  2. Teilakideei espazioa 365 egunez eta 24 orduz erabiltzeko sarbidea dute, eta espazio komunen erabilera murriztu dugu.
  3. Lan-postuetan zein aretoetan, altzarien (mahaiak, aulkiakā€¦) kokapena errespetatzen dugu eta aldaketaren bat egin behar bada segurtasun neurriak bermatzen ditugula ziurtatzen dugu.
  4. Ahal den neurrian bilera edo saio baten lagun kopurua eta iraupena laburtuko ditugu.

Elkar zaintzeko uneak ditugu.

Gure teilatupean lan egin nahi baduzu, beste teilakideekin batera, edo aretoetan jardueraren bat aurrera eraman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan konpromisorik gabe email honetan: info@teilafabrika.eus .